HIZTEGIAREKIN JOLASEAN
Sopak eiñ. Harriak uretara bota eta saltoka saltoka ibiltzen denean.
Izan. iz. ( 1591) 1. (G. er.). Norbaitek duena, ondasuna. Izenok handi, izanok txiki.
2. ( 1643) Izatea. (Batez ere izen-ekin hitz jokoa eginez.). Ea giristinoak, giristino izenarekin izana
duzuenak, hurbil zakizkidate. Izenak utzi eta barrengo izanari begira dagoen egiazko jakitea. Denbora
behar du lilurak bere izana erakusteko.
(Hauta lanerako euskal hiztegia)
Zaitez. 43. 1969-1990 Euskara Batua Ikasliburuak Baietz/2 0090 Maitasunean mugi zaitez.
(Euskara Corpusa)
Akatsgabe. Impecable. 1. Adj. Hutsik gabeko; betegin, biribil. 2. Txukun-txukun, erabat garbi.
(Zehazki gaztelania-euskara hiztegia)
Zure. 1.izord. edut.
tu, tuyo -ya; de usted.
(Labayru hiztegia)
Hitzekin. hitz. iz. Hizkuntza batean, berezko esanahia eta beste hitz bati lotua izateko beharrik ez
duen hots edo hots multzo txikienetako bakoitza. ik. berba, ele.
(Entzikliopedia Laburra)
“Izan zaitez akatsgabe zure hitzekin” (Miguel Ruiz, Los cuatro acuerdos)