Benetan gertaera berezia da Korrika.
Umetatik ikusi eta ezagutu dezakegu
hitz egiten dugun hizkuntzak baduela festarako garaia ere.
Bi urtez behin ikastolek ere bat egiten dute Korrikarekin.
Eta kalera irteten dira ume guztiak, euskaraz antxintxika egitera
kantura eta dantzara, festara.
Bizitzaren alegoria bat dela ere esan daiteke.
Badator eta badoa,
biziaren isuria bezalaxe.
Protagonistak aldatu egiten dira,
baina biziaren fluxuak jarraitu egiten du,
azkeneko helmugara bidean.
Javier Beristain