Txanbolink_24

Irene Elortza 2013ko mai. 16a, 15:41

Tonto plantan. Akordatu ere egin gabe. Ikus tontamentin.

(Azkoitia, Europa. 2035. urtea)

Aitita eta biloba Barriketako iturri paretik pasa dira. Umeak ura ikusi orduko tragoa nahi duela esan

dio aititari. Honek iturrira igotzen lagundu eta busti gabe edateko esan dio umeari. Ura edan orduko

txorrotarekin jolasean hasten da haurra, eskuekin estaltzen eta atzamarra zuloan barrena sartzen.

Dena zipriztintzen hasi da, eta aitonak eskutik heldu eta lurrerantz erakarri du. Eskua libratu gabe eliz

atari aldera oinez hasi da aitita, umeari tiraka.

-Aittitte, etxe horrek zeatik dauzke erretratuk?

-Ze?

-Etxe haundi horrek zeatik dauzke erretratuk?

-Aldamixue tapatzeko.

-Zer da aldamixue?

-Etxie ez eroitzeko jartze`an gauzie.

-Ta zeatik eroiko`a ba etxie?

-Zaharra dalako.

Isilune baten ondoren, umeak aititari begiratu eta bota dio:

-Zuri re aldamixue jarriko al dizube?

-Ez, ez…, espero ezetz behintzet!

-Ta talleto gorrik ba al dauke etxe horrek?

-Ez dakit, baleike, bañe hemendik ez dixot ikusten…

-Ta hoixek danak hor bizi al die?

-Zeintzuk?

-Erretratutan azaltze`ien hoixek…

-Ez, hor inorre ez da bizi!

-Ta ordun zertako balixo du etxik?

-Ez dakit pa… Aldamixue pagatzeko iguel.

-Zeeee?

-Ezer ez, maittie. Zuk ez dezu entenditzen.

-Baaai, nik ja bost urte dauzket ta entenditzet!

-Ba nik, tonto plantan, 67 urte bete dittut, ta geo ta gutxixo entenditzet!

http://www.euskomedia.org/galeria/55167?EIKGAFON=A&EIKGATIP=F&idi=eu

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide