Datorren asteazkenean, hilak 10, Hondakinen lantaldearen bilera izango da Elkargunean, 18:30ean. Gipuzkoako Diputazioaren plana aztertuko dute bertan, GHKko kidea den eta San Marko mankomunitateko lehendakari izandako Imanol Azpiroz gidari hartuta.
Bestalde, Udaleko Komunikazio taldekoek jakinarazi digutenez, Udalaren webgunean atal berezitua sortu dute hondakinen lantaldearen inguruko informazioa bildu eta herritarren ekarpenak jasotzeko. Hor duzue, beraz, aukera gai honetan gehiago sakontzeko.
Gainera, gai honekin lotuta, Irene Elorza gure kolaboratzaileak dotore plazaratua du bere iritzia, hementxe:
http://www.maxixatzen.eus/index.php/component/content/article/101-irene-elorza/860-txanbolink22