Oraingo honetan Izarraitz mendian ateratako argazkiak aurkezten dizkizuet.
Joan den hilean ateratako argazkiak dira.
Udazkena nabarmen zegoen edonon, behelainoa jaun eta jabe.
Argazkiak ateratzeko, niretzako aparteko egoera da hori.
Pagoak eta behelainoa, hara niretzako konbinaketa egokiena.
Agerikoa eta ezkutukoaren arteko magia dantzan.
Javier Beristain