Kosta zati honi bereizgarritasuna ematen dion formazio kapritxosoa da flyscha.
Denboran atzera eginez, gure egungo kosta, artean itsas azpian zegoenean,
kostaldea hainbat sedimentu eta izaki bizidunen arrastoak gordetzen joan zen,
hainbat miloi urtetan zehar. Duela 45 miloi urte, ordea, guztia aldatu zen:
lurraren barruko indarrek prozesu hura gelditu egin zuten eta milioika urtetan
eratuz joan zena, azaleratu egin zen.
Azaleratu zen lur honetan, itsasoaren indarrak itsaslabarrak, marearteak
eta hainbat forma desberdin sortu zituen, eta 60 miloi urteko historia geologikoa
agerian utzi zuen, ondoz ondoko harkaitz geruzetan idatzita:
FLYSCH izenez ezagutzen dugun fenomenoa dugu horrako hori.
Irudi paregabeak ateratzeko aukera ematen digu toki berezi honek.
Baina nire ustez, zatirik harrigarrienak Sakoneta eta Mendata inguruan