Loiolako turismo bulegoa itxiko dute denboraldi baterako, inoizko bisita kopuru handienarekin

kazetaria 2001ko aza. 30a, 01:00

Loiolako Santutegian 2007tik kokaturik dagoen eskualdeko turismo bulegoa itxita egongo da abenduaren 12tik aurrera. Udaberri aldera berriz irekiko dute, eta datorren urteari begira hainbat erronka dituzte esku artean, besteak beste, bulegoaren irisgarritasuna eta ikusgarritasuna hobetzea.

Turismo bulegoak iaz baino %28 bisitari gehiago izan ditu aurten, 27.287 guztira. Arduradunek azpimarratu dute orain arteko bisitari gehiena bertaratu dela aurten, eta igoera hori, batez ere, Espainiako (%53) eta atzerriko (%29) antolatutako bidaiei esker izan dela. Guztira 20.155 bisitari gerturatu dira Loiolara antolatutako bidaiekin, iaz baino 5.000 bat bisitari gehiago. Aldiz, bere kabuz etorri direnak 7.132 izan dira, iaz baino 1.000 bat lagun gehiago.

Bertaratu diren lagunek, Santutegiari buruzko informazioaz gain, eskualdean egiteko ekintza eta planei buruz eskatu dute informazioa, eta aurten inoiz baino gehiagotan gainera.

 

 

 

Olaia Juaristi

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide