UDABERRIA JOERA BERRIEKIN

admin 2012ko mar. 22a, 10:40

Gaur zortzi Floreagako hitzaldian Gotzon Barandiaranek eman zuen datua:

Huhezi MUko fakultatean egindako ikerketa baten arabera, euskarazko kultura gaiak sarri kontsumitzenditugunok 8.000 euskaldun bakarrik omen gara. 

Euskararen lurretan bizi den herritar jendea bi milioi t´erditik hiru milioira bitartean zenbatuta, benetan kopuru ziztrina da. Hemen gehienek, euskaldun eta euskaltzale omen den askok ere bai, ia erdal produktuak bakarrik kontsumitzen dituzte.

Aski ikertutako kontua da zenbaki horietan dabilen kulturak ez duela luzerako etorkizunik. Udaberri benetakorik iritsiko ote zaigu euskaldunoi inoiz? Geure esku dago.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide