Sarritan entzun izan dugu euskara inposatu egiten dela hainbat lan eta eginkizunetan, euskaraz egiteko konbentzitu egin behar dela jendea behartu gabe, goxo-goxo erakarriz, jendea derrigortzea ez dela bidea.
Gogoan izan behar da, ordea, hemengo bi hizkuntza ofizialak ez daudela maila berean.
Maila berean izateko, ezinbestekoa da beharrezkoa egitea.
Esate baterako, bizi garen estatu honetan badira gaztelania erabiltzea bultzatzeko eta, areago dena,lehenesteko 500 lege baino gehiago; euskara erabiltzea bultzatzeko eta, are, lehenesteko, berriz, apur batzuk baino ez dauzkagu.
Bi hizkuntzak ofizial izanik, gaztelania nagusitasun maila nabarian eta euskara mendeko graduan kokatuta, oraindik ere azalpenak ematen ibili behar al dugu euskara berezkoa duen herrian normalizatzeko arauen inguruan?
Ba al leike?
Argazkia: Javier Beristain