Inoiz baino turista gehiago igaro dira Urolatik

kazetaria 2001ko aza. 30a, 01:00

Urola Erdia Eskualdeko Turismo Bulegoak inoiz baino bisita gehiago jaso ditu iaz. 2007an ireki zituen lehen aldiz ateak Loiolako Santutegian kokaturik dagoen bulegoak. Orduztik bisitari gehien 2014an jaso ditu.

Iraurgi Lantzenek emaniko datuen arabera, 2013ko datuekin alderatuz, %28 igo da bertara gerturatu direnen kopùrua. Erdiak baino gehiago espainiarrak izan dira baina Euskal Herria, katalunia eta atzerriko beste zenbait herrialdeetako jendea ere bertaratu da. Gainera, inoiz baino gehiago izan dira Loiolako Santutegiaren aparte, bestelako planei buruzko informazioa eskatu dutenak.

Igoera honek erakusten du bulego hau eskualdeko turismoari loturik, ekonomia sustatzeko tresna estrategioa dela. Hori dela eta, datorren urteko erronken artean funtzionamenduaren egonkortasuna bermatzeaz gain, Turismo Bulegoari irisgarritasun eta ikusgarritasuna emateko asmoa erakutsi du Iraurgi Berritzeneko Turismo Sailak.

MAITANE AIZPURU

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide