FESTA BATZORDEKO OHARRA GAURKO UMEEN DANBORRADAZ

Maxixatzen.eus 2014ko api. 26a, 06:30

Danborradarako

Gaur arratsaldeko 17:30ean izatekoa da umeen danborrada, eta, euria iragarrita dagoenez, 16:00etan erabakiko dute antolatzaileek irten ala ez. Une horretan dagoen eguraldiaren arabera hartuko dute erabakia, megafoniaz jakinaraziko dute.

Atzeratzea erabakiz gero, danborrada igande arratsaldeko 17:30ean egingo da,  eta ez goizean, aurreikusita zegoen moduan, goizean haur batzuk 'bataio berritzea' izango dutelako.

Ibilbideari dagokionean, honako hau izango da: Santa Klaran hasi, zubia pasa, Trino de Uria (Pakea paretik) Bizkargi Kalea eta Eroski ondotik Julio Urkijora; Balda plazara eta han geldialdia; ondoren, Plaza Berritik Plaza nagusira. Hango joaldia bukatuta, askaria izango dute Umore ona elkartean, eta, amaitzeko, Eliza paretik Kale Nagusira eta handik frontoira joango dira.

LH1eko haurrek irekiko dute danborrada baserritar jantziarekin. Lau konpainia joango dira ondoren, bakoitza bere danbor eta barrikekin. Jarraian, sukaldari txikiak joango dira, eta, ilararen bukaeran, karroza. Guztira 250 ume inguruk hartuko du parte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide