Ez da makala izan 2014ko #EUSKARARIpuzkan egindako jauzia. Dagoeneko 12.000 familia baino gehiago gara Errigoraren baitan indarrak batu eta euskara eta elikadura burujabetzaren bidean, auzolanean, gure ekarpentxoa egiten ari garenok. 151.000€ Nafarroa hegoaldeko euskalgintzarentzako; hori eta askoz gehiago saskian parte hartu duten 10 ekoizle edota dozenaka nekazarik jasotakoa, oztopo guztien gainetik, beraien ogibidearekin aurrera jarraitzeko. Herritik eta herrirako! Hauxe baita Errigoraren norabidea.
Nafarroako Erriberako uzta berriz iritsiko da Azkoitira datozen egunotan. Oraingoan olioaren txanda izango da, hango nekazariek kooperatibetan antolatuta lortu duten olioa erosteko aukera izango delarik. Zoritxarrez, kazkabarrak uztaren zati bat hondatu du eta olioaren prezioa iaz baino zertxo bat garestiagoa izango da.
http://www.youtube.com/watch?v=0ucMc-mCEmU
Herriko txoko ezberdinetan orritxoak jarriko ditugu, nahi duenak olioa eska dezan. Horrez gain, saretik zuzenean eskatzeko aukera ere izango da, hemen klik eginez. Eskaera egiteko epea Otsailaren 20tik martxoaren 4ra izango da.
Halere, informazio gehiago nahi duenak helbide honetara idazteko aukera du: azkoitia@errigora.eus