Errigora ekimena martxan
Iazko kanpaina arrakastatsuaren ondoren, aurten ere martxan dago jadanik Nafarroa hegoaldean nekazaritza-ekoizpena eta euskara bultzatzeko sortutako herri ekimena.
Errigoraren udazkeneko kanpaina Azkoitira ere heldu da. Kanpainaren barruan, Nafarroako Erriberako produktuak eskuratzeko aukera egongo da. 50 euroan salduko da saski bakoitza eta Erriberan euskalgintzan ari diren hainbat elkarterentzat izango da jasotako diruaren %25.
http://www.youtube.com/watch?v=JsuoS7LRyi4
Errigora ekimenak bi helburu ditu: batetik, Nafarroako Gobernuak ez euskalduntzat duen eremuan euskararen alde ari diren euskalgintzako proiektuei laguntzea, eta bestetik, Nafarroako Erriberako nekazaritzaren egoera txarrari laguntzea, Euskal Herrian ekoiztutakoa Euskal Herrian kontsumitzearen bitartez. Izan ere, diotenez, globalizazioaren ondorioz lehen zuten garrantzia galdu dute hango produktuek. Pikillo piperrak, orburuak, olioa, zainzuriak, babarrun zuriak, arroza... Horiek dira Erriberako lurrek ematen dituzten fruituetako hainbat. Eta guztiak saski bakarrean sartu dituzte, Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” lelopean. 50 euroan eros daitezke saskiak salduz. Jasotako diruaren %25 Nafarroan euskalgintzan diharduten elkarteetara joango da.
[embedyt]http://www.youtube.com/watch?v=Uj28jAMlPYg[/embedyt]
[embedyt]http://www.youtube.com/watch?v=VovzMqT6eyg[/embedyt]
[embedyt]http://www.youtube.com/watch?v=YbcRecdZHAg[/embedyt]
Urriaren 27tik aurrera jarriko da kanpaina martxan.
Azkoitian saskia jaso nahi duenak gune hauetan eman dezake izena:
- AEK euskaltegia- 943 15 10 89. azkoitia@aek.org
- Xabier Munibe Ikastola
- Anbulategia
- Azpian agertzen den eranskina beteaz.
Izena emateko epea azaroaren 12an bukatuko da eta azaroaren azken bi asteetan jaso ahal izango dira saskiak (saskia jasotzeko tokia eta ordutegia aurrerago zehaztuko ditugu).