Orbel jokuek

admin 2014ko urr. 14a, 22:30

XIX. mendean antolatutako Lore Jokoei keinu eginez Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak udazken honetarako Orbel-jokuek antolatu ditu. Euskal Herriko eta Azkoitiko kulturaz gozatzeko lehiaketa izango da Orbel-jokuek, herritar guztientzako lehiaketa. Euskaraz, herri giroan, ongi pasatzeko eta sari ederrak irabazteko aukera paregabea.

Zer edo nola?

Euskal herriko kulturari eta Azkoitiari buruzko probak egingo dira hiru asteburutan. Horietan puntuazio gehien lortzen duten hiru taldeak, azaroaren 15ean egingo den finalera pasako dira.

Erantzunak emateko bi aukera egongo dira:

  •  Erantzunak herriko tabernetan egongo diren ontzietan utzita.
  • Internet bidez, webarruen, www.maxixatzen.eus helbidean erantzunda.

Noiz?

  • Ostiralero galdera berriak.
  • Galderak erantzuteko azken eguna ostirala, arratsaldeko 18:00ak. 7eguneko epea erantzunak entregatzeko.

    •  1go proba: urriaren 18tik, urriaren 24ra.
    •  2.proba: urriaren 25etik, urriaren 31ra.
    • 3.proba: azaroaren 1etik, azaroaren 7ra.

Sariak

  • Talde irabazlearentzat:

    • Herriko dendetan gastatzeko 300 euroko balea
    • Argia edo Berriarako urtebeteko harpidetza.
  • Finalera iristen diren taldeentzat:

    • Taldekideentzako afaria
    • Euskara jendea DVDa
  • Parte hartzaileen artean zozketak: DVDak, liburuak, tabernetan afariak edo tragoak, herriko produktuen saskiak...

Izena emateko ondorengo eranskina bete dezakezu!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide