Gipuzkoako Foru Aldundia kilometro eta erdian ari da lanak egiten Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidean. Aurreratzeko bi tarte berri egokituko dituzte, noranzko bakoitzean bana, bide segurtasuna eta trafikoaren arintasuna hobetzeko helburuarekin.

Errepide itxiera dezente izango direla aurreikusten dute erakundeek, eta horien berri Whatsapp eta Telegram sare sozialen kanaletan emango dute. Informazio hori jaso nahi dutenek GI-631 Obra kanala bilatu eta harpidetzea besterik ez dute izango. Gukak honako orrialde honetan zehaztuko ditu aldundiaren jakinarazpenak.

Gaur, asteazkena

  • 17:17. Luizia garbituta, zabaldu dute errepidea. Txandakako zirkulazioa agindu dute.
  • 14:20. Luizia izan da, eta errepidea itxita egongo da, irekieraren berri eman arte.
  • 13:55. Errepidea itxita, besterik jakinarazi arte. 
  • 13:25. Leherketa dela eta, errepidea ordu erdi barru ixtea aurreikusten da.