Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko kronista ofizialak zuzenduko saioa, Azkoitia 700 egitasmoaren barruan. Urriaren 26ko bisita gazteleraz eskainiko du. Bisita gidatuan parte hartzeko, 943-85 71 70 telefono zenbakira deitu beharko da.
Ane Labakaz gainera, Elgoibarko final-zortzirenetako saioaren irabazlea, eta final-zortzirenetako puntuazioetan lehena, bigarrena, zortzigarrena eta hamahirugarrena ariko dira kantuan. Gai jartzaile lanetan Haritz Alberdi azkoitiarra arituko da. Sarrerak hemen eros daitezke Internetez. Internet bidezko sarrerak erosteko aukera saioa hasten denean amaituko da. Aurrez sarrera guztiak agortzen ez badira, saioaren egunean 16:00etan zabalduko da txarteldegia. Aretoko ateak 16:30ean zabalduko dira. Sarrerak ez dira zenbakituak.