Podcasta
Sotoan
Gazteen ahotsa, gertutasuna eta freskotasuna bilatzen dituen bideo podcast saioa, ohiko elkarrizketek duten tonu formaletik aldenduta. Horretarako, besteak beste, euskalkien erabileraren aldeko apustua egingo dute kazetariek, eguneroko hitzak eta hizkuntza formak berreskuratuta. Elkarrizketatuen profila askotarikoa izango da: batzuek beren afizioez hitz egingo dute, beste batzuek lanaz, gizarte gaiez, kirolaz, zinemaz, arteaz, eduki sortzaileen munduaz, musikaz... Eskualdeko herri guztietako gonbidatuek izango dute lekua saioan, eta tokian tokiko kazetariak elkarrizketatuko ditu, hilean behin.
-- Guka Telebista --
Gizartea