KZgunearen otsaileko ikastaroetan izena emateko epea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2025ko urt. 16a, 12:10

Pertsona bat ordenagailuarekin.

Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko zein urruneko hainbat ikastaro antolatu ditu Azkoitiko KZguneak otsailerako. Ikastaro horietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

Azkoitiko KZguneak prest ditu otsailean Elkarguneko egoitzan eskainiko dituen ikastaroak. Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko nahiz urruneko ikastaroak eskainiko dituzte KZguneko hezitzaileek datorren hilean, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera.

Hona hemen KZgunean otsailean euskaraz emango dituzten ikastaroen zerrenda:

  • Komunikazio ez-presentzialerako tresnak
    • Urrunekoa.
    • Hamar ordu.
    • Otsailaren 17tik 26ra.
  • Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak
    • Urrunekoa.
    • Hogei ordu.
    • Otsailaren 10etik 26ra.
  • Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Otsailaren 4an eta 5ean, 09:00etatik 11:00etara.
  • Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Otsailaren 6an eta 7an, 09:00etatik 11:00etara.

Izena emateko moduak KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte: KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta edota webgunearen bidez. Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez: KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea). Webgunearen bidez formakuntzaren batean izena eman.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide