Haurtzaroko irudietan, beti dago lagunen bat uhal eta burdinazko protesia daramana berna bueltan. Ordurako asmatua egonagatik, txertoaren kudeaketak ondorio larriak utzi zituen. 1953an eman zuen jakitera zertan zebilen Jonas Salkek. Bi milioi haurrekin testatuta, bi urte geroago ekin zitzaion poliomelitisaren txertaketa masiboari. Eta horretarako, bazegoen arrazoi bat. Salkek garbi zuen: "Patenta liteke eguzkia ala?". Handik laburrera, Albert Sabinek atera zuen berea. Salkek bezala, hark ere ez zuen bere izenean jarri. Horra ergel bi.
Alabaina, Francoren haginpean bestela zebilen mundua. Jendeari ia hamar urtez ezkutatu zitzaion txertorik bazenik. Eman zirenak, edo erregimenaren sokakoei eman zitzaizkien, edo ordaindu ezin zena ordaindu zutenei. Soluzioa eskura izanda, jendea hiltzen utzi zuten. Eta beste milaka asko, bizi izan ziren artean kondenatu.
Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.