Euskararen kontra

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko aza. 2a, 07:45

Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarirako idatzitako aste honetako iritzi artikulua: 'Euskararen kontra'

Zarata dabil Twitterren eta ez du atertzeko jiterik. Urkullu lehendakariaren kontua da ostera ere jendearen atzamar muturrak berotu dituena. Ez, oraingoan ez da gazteleraz aritu delako, euskaraz eman duena aldrebes dagoelako baizik, aurreko bat zuzentzen hasita, bigarrenez ere oker: «Neurri horien helburua da koronabirusaren hedapenari etetea».

Ikaragarria dela esatera nindoan, baina normala da hitza. Erabat. Normala ohikoari deitzen badiogu behintzat. Eusko Jaurlaritzaren kontu ofizialak ordu batzuk lehenago: «Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du hartutako neurrien helburua gaixotasuna hedapena saihestu eta kutsatzea mugatzea dela». Gehiegi urrundu gabe, Osakidatzeko afixa dut aurrean. Gizon bat ageri da mozala duela, esku-ahurra nire aurrean zabal: «Txertoa jarri. Aurten, inoiz ez bezala, gripetik alde egin!». Nola alde egin liteke inoiz egon gabeko toki batetik? Gaztelerazkoak ez du musurik zimurrarazten: «Aléjate de la gripe!». Zenbat milaka kartel atera dituzte? Zenbat begik irakurri dute inprentara heldu aurretik? Ez ditut bost metro egin. Radar Coviden jakinarazpena, euskaratu behar izan zelako hainbeste atzeratu behar izan zen harexena: «Ez dago identifikaturik kontaktu arriskutsu bat ere ez». Egun bakar bateko ontzurreak guztiak. Erakunde ofizialetan onduak denak.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide