Ken Folleten egia

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2020ko urr. 19a, 08:12

Iñigo Aranbarrik 'Berria' egunkarian idatzitako iritzi artikulua: 'Ken Folleten egia'.

Gertaerek zertuta eta irudiek sututa berdindu dira lurrarekin, edo burugabetu, azken hiletan Cristobal Colonen estatuak Bostonen, Miamin, Richmonden... Baltimorren azkena. Askoren ezusterako, Estatu Batuetan guztiak, ez Kuban, Venezuelan edota Bolivian. Kaliforniako Kapitolioan, agintariek berek hala erabakita erretiratu dute almirantea Isabel II.arekin agertzen den irudi marmolezkoa. «Ezin ditugu iraganeko makurrak konpondu, baina denontzako etorkizun bidezkoagoa egin dezakegu», aldarrikatu du Gavin Newson gobernadore demokratak.

Estatuen kontrako oldarraldi honexen harira egin dio galdera Ken Folletti Carlos Herrerak, COPEko ahots tolesgabeak. Idazlearen erantzuna gordetzekoa izan da: «Ni ez naute molestatzen, baina, esaterako, afroamerikarra banintz, ez lidake graziarik egingo egunero esklabista baten estatuaren aurretik pasatzea». Orduan, historiarekin zer egin behar den ekin dio Herrerak. «Museoetan sartu, eta ondo azaldu nor izan zen eta zer egin zuen orduko testuinguruan».

Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide