Gauzak bestela ziren garai hartan, aldea zegoen batzuen eta besteen artean. Eta hala ikusten zen nola hauteskunde kanpainan, esaterako, instituzioetan agintzeko aukera zuten alderdiek hautagaien erretratuak erakusten zituzten, eta nola besteek irudi orokorragoetara jotzen zuten, izan hauek paisaia idilikoak edota manifestazioak,horrela kolektiboa hobeto islatzen zelakoan-edo.
Gero, denak ezin zuela lehenean segi-eta, aldea, itxuran behintzat,mehetzen joan zen. Hautagaiei begiratu eta ezinezkoa zirudiena obratu zen: ez igartzea askotan zer alderditakoa zen kartelean agertzen zena. Manifestazioetako irudiek segitu egiten dute, Twitterren, Facebooken, Instagramen eta abarretan, berezitasun batekin, baina: jendetza ez da subjektua, selfiea atera duen politikariaren atzeko paisaia baizik. Norberaren dekoratua, alegia: ni han izan naiz babesa ematen.
Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.