Oporretako egun bat horretarakoxe utzi eta leher eginda itzuli naiz Hong Kongetik, umeek urte osorako behar dituzten arropak erosita, ustez.
Ohe zurian etzanda, Yuval Noah Harari-ren Sapiens zabaldu eta bezperan utzitako tokian jarraitu dut. Erdi Aroko Europan, dio Hararik, noblea elizara joaten zen goizean. Bertan, santuen mundualdien berri jasotzen zuen apaizaren ahotik. «Handikerien handikeria zioen abadeak , dena da handikeria. Aberastasuna, lizunkeria, ohorea». Arratsaldean, goizean entzundakoaz gogoetatsu, jantzirik onenak beztitu eta jaun nobleagoaren oturuntzara joaten zen. Bertan, trobadoreek Lanzelot eta Ginebraren arteko irritsez alaitzen zieten iluntzea. Odola eta ohorea, hitzetik hortzera zebiltzan. Kontraesanari irteera bilatu arren, dio Hararik, ez da hau inoiz aurkitu. Bilaketa horren emaitza dira Gurutzadak, horra debozio kristaua eta ohore militarra uztarri berean biak.
Antzeko paradoxa baten gatibu gaude 1789az geroztik. Gaur egun, jendarte politiko modernoan arrunt zabaldua dagoen ustea da berdintasuna eta norberaren askatasuna oinarri-oinarrizko baloreak direla.
Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.