Betikoa

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2019ko abe. 2a, 09:15

Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarriren aste honetako iritzi artikulua: 'Betikoa'.

Moderno airea dario Ainhoa Artetaren berbaldiari. Zein egoki lotu zaion estatu plurinazionalaren eztabaidaren erdian Gabriel Arestik Tomas Meaberen gorazarrez idatzitako poema haren hariari: «Cierra los ojos muy suave,/ Meabe,/ pestaña contra pestaña./ Sólo es español quien sabe,/ Meabe,/ las cuatro lenguas de España». Halatsu mintzatu da tolosar sopranoa Mirentxu operaren aurkezpenean: «bertan egiten diren hizkuntza guztiek aberasten dute Espainia, ergelkeria da hauek arma legez erabiltzea».

Esan bezala, Jesus Guridiren obraren aurkezpenean agertu du iritzia, Madrilen. Zarzuelako Antzokian euskaraz eman den lehenbiziko obra da Mirentxu. Bestela esanda, palmera bat 163 urteko basamortuan. Bai, aurreneko obra euskaraz mende eta erdi pasan. Franco mututzailea hil eta 44 urtera. Nabarmenkeria honetaz hitz erdirik ez, ordea. Zertarako garraztu elkarbizitza.

Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide