Belaunaldi bakoitzak ditu bere izenak, hain itsatsiak azalmintzera non sentimendurik behinenak lehertzeko gai den haien aipatze hutsa: Jose Antonio Agirre, Elvira Zipitria, Jesus Monzon; politikariak, kantariak, edozergileak; Fortunato Agirre, Marijan Minaberri, Telesforo Monzon; zerbaitetan beti, norberaren munduan gaindi kolektiboarekin estekatzen gaituzten izenak, sakrifizioaren aitortzatik poz txikietara garamatzaten hariak.
Idoia Aierbe izan dugu horietako bat guk. Dena zuri-beltzagoa, alegia, dena zuriagoa ala beltzagoa zen garai batera lotua, Mikel Zabalzarekin, Ion Arretxerekin eta Manuel Bizkairekin batera atxilotu zuten gau hartatik. Torturaren salaketaren ikur bihurtu zitzaigun Aierbe, berak hala nahi ez bazuen ere. Heroi oinezko bat prentsaren aurrean mikroari ari zitzaion emakume itxuraz hauskor hura. Hala pasatu zen gure historia txikira, estatu oso baten praktika kriminala salatzeagatik, noiz eta hori egitea batere ohikoa ez zen garai hartan.
BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.