Aberriaren zera hau

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko mar. 29a, 10:22

Eta nola du bada izena zuen aberri horrek? Horrela, dio batak. Bai zera, hori lehen zen, gerra garaian; halako, esan du bigarrenak. Ez!, egin du salto hirugarren batek, horrek ez du osotasuna erakusten, gure aberria horrela deitzen da. Bai, horrela.

Eta hor geratu da izen hori airean, inork kontra handirik egiten ez diola, harik eta laugarren batek izen hori ere gerra garaikoa dela gogorarazi duen arte, askoz ere aurretikoa berez, baina irabazle atera zirenak zerabiltena, askatuta nahi ez zuten haiek, sustrai zaharrak zituena bestalde, eta noski, Hrik gabe beti. Horregatik da egokiagoa honela deitzea, hartu du hitza ordura arte isilik egon den batek, eta braust, bosgarren izen bat atera da solasera, beste laurek muturra okertuta hartu dutena. Baita zera ere! Kalapitan jarri dira ados.

Et, et, et... baina izen horiek aipatzen dituzuenean zer hizkuntzatan ari zarete?, sartu da gauzak baretze aldera jakinminak errea. Horiek guztiak gurean dira, ze bestean ari bagara honela deitzen diogu. Bestean? Bai, beno, ez du zehazki hori esan nahi, baina bai. 

Jarraitu irakurtzen iritzi artikulua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide