Horrelako erabakien aurrean udalen burujabetza non gelditzen den galdetu eta burujabetza hori zalantzan jarri zuen. Parte-hartzea hitzetik hortzera dabilen garaiotan herriko aurrekontuez ez garela behar bezala kezkatzen aipatu zuen eta ohartu gabe geure burua zepo batean harrapatzen ari garela, erraustegia egiteko urtero ordaindu beharreko kopuruak herriko beste hainbat egitasmo baldintzatuko baitutu. Pello Zubiriaren azalpenen ostean solasaldi interesgarria sortu zen bertaratutakoen artean: Azkoitian gaikako bilketarekin lortutako emaitzak, gaur eguneko datuak, herritarren parte hartzea...
Atzo hasi eta apirilaren 2ra bitartean izango da jardunaldia. Egitasmoaren helburua da erraustegiaren, zaborraren kudeaketaren eta energia zein kontsumo ereduen inguruko hausnarketa bultzatzea.
Hurrengo hitzorduak:
Martxoak 11, larunbata. Kontsumoa kapitalismoan autoformakuntza saioa Zakelan, Aimar Uribesalgoren eskutik, 11:30ean. Zakelan eman behar da izena.
Martxoak 18, larunbata. Ekonomia zirkularra autoformakuntza saioa Matadeixen, 11:30ean. Zakelan eman behar da izena.
Martxoak 19, igandea. La era de la estupidez dokumentala Matadeixen, 19:00etan.
Martxoak 25, larunbata. Eguzki labe tailerra, 10:00etan, Elkargunean. Azaltzea nahikoa da.
Apirilak 2, igandea. Naomi Kleinen liburuan oinarritutako Esto lo cambia todo dokumentala, Matadeixen, 19:00etan.