Datorren denboraldirako prestatzen hasiak gara Azpeitian, honela, LH.5-6 mailakoek, Astearte eta Ostegunetan izango dituzte entrenaldiak 18:00-tatik 18:50-etara, Azpeitiko Kiroldegian. Beste kirolik egiten ez dutenentzat, edo beste aukerarik ez dutenentzat, Ostiraletan ere izango dira saioak, kasu honetan helduagoekin entrenatuko dute. Entrenamenduak, eskola hastearekin batera hasiko dira.
Bestalde, infantil mailako atletak bi aukera izango dituzte. Batetik, lehiatu behar dutenek Astearte, Ostegun eta Ostiraletan 18:50-20:00 bitartean entrenatu ahal izango dute. Bestetik, besterik gabe entrenatzea nahi dutenek, ordutegi honetan edo LH-koekin batera entrenatu ahalko dute. Entrenamenduak irailean hasiko dira.
Adin horietatik gorako norbaitek Xeye taldean parte hartu nahi badu, entrenamenduak bakoitzaren helburuen arabera egokitzen dira. Lantzen ditugun esparruak, abiadura, hesiak, jauziak, jaurtiketak eta distantzia erdi zein luzeko lasterketak dira.
Edozein zalantza izanez gero, idatzi xeyeat@gmail.com helbidera.