Euskadiko pista estaliko gazteen txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2016ko ots. 15a, 12:23


Otsailak 13an Donostiako belodromoan ospatu zen Euskadiko txapelketa. Orain arte bezala Xeye taldeko hainbat kide bertara gogotsu hurbildu ziren eta zeukaten guztia utzi zuten pista gainean. Pistara irteten lehenbiziko taldekidea Nagore Odriozola izan zen.Nagorek 60metrotan irteera ona egin eta bigarrena izan zen helmugako marra igarotzen bere seriean hirugarrenarekin oso lehia estua izan ondoren. 2.postu honekin Nagorek finalerako txartela lortu zuen.Finalean 8. geratu zen.Ondoren, Aitor Zubillagaren txanda izan zen 60metrotan.Honek ere bere lana txukun burutzea lortu zuen eta finalean bere tokitxoa izan zuen.Podiuma oso gertu izan arren 4.postuarekin konformatu beharra izan zuen,nahiz eta denbora bikainean gelditu zuen kronoa.Ez dazkigu zehatz mehatz Aitorren eta Nagoreren denborak,photofinisha hondaturik baitzegoen. Parte hartzen hirugarrena Ekain Uzkudun izan genuen.Honek,4kg-ko bola 10,90 metroetaraino jaurtitzea lortu zuen,Euskadiko txapelketan 2.postu bikain bat lortuz.Jarraian, Naroa Muñoz izan zen altuera jauziko listoiarekin aurrez aurre.Naroak 1,41 metrotako marka ikaragarria zuen lehendik,larunbatean ordea, bere marka erraz gainditzea lortu eta azkenik, 1,45 metrotan amaitu zuen izugarrizko txapelketa egiñez. 4.gelditu zen kadete mailan.Parte hartzen azkeneko taldekidea Eneritz Aramendi izan zen.Berak burutu beharreko lana 1000 metroak ziren.Nahiz eta ez zitzaion irten berak nahi bezalako lasterketa, 3,31min iritsi zen helmugako marrara, berak aurrez zuen marka jeitsiz.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide