Gipuzkoako pista estaliko maila nagusiko txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2016ko ots. 11a, 07:31

Otsailaren 6 eta 7an izan zen Gipuzkoako maila nagusiko txapelketa Donostiako pista estalian. Xeye taldeko 5 atletek hartu zuten parte bertan, modalitate desberdinetan.
Korrika egiten lehenak Aitor Zubillaga eta Nagore Odriozola izan ziren, biak 60 metroko proban. Aitorrek, ez zuen irteera oso ona egin, hala ere, bere marka 7.43tik 7.42ra jaistea lortu zuen eta horrela sailkapen nagusian postu on batean gelditu zen. Nagore Odriozolak, saio ona eta garbia burutu zuen, bere marka 8.60 izatetik 8.40 izatera jeitsiz, oso gustora.
Geroago, altura jauzian Naroa Muñoz txanda izan zen. Hainbat salto egin ondoren,1.40 metroko markarekin amaitu zuen gustora.
Jon Perez azkenaldian krossean murgialdua egon da, eta larunbatean berriro pistan lehiatzeko aukera izan zuen. 1500 metroko proban, 9:05 eginez, Gipuzkoako maila nagusiko txapeldun izan zen.
Azkenik, Igandean, Amets Aranberri izan genuen anoetako belodromoan, 3000 metroko proban 9:30-ean gelditu zuen denbora eta sailkapenean seigarren amaitzea lortu zuen.
Guztiak gaztetxoak izan arren, maila guztietako atleten aurka aritu ziren, eta emaitzek itxaronpetsu uzten gaituzte etorkizunera begira.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide