Senegaldik pateran etorritako emakume baten kontakizunak ilundu nau berrikitan. Ezin izan nuen saihestu burua danba-danba kolpekatzen didan pentsamendua, gehien maite dudan pertsonetako bat bere burua arrisku horretan jar-tzeko zorian dagokeela gogorarazten didana. Emakumearen kontakizuna benetan bortitza eta erdiragarria zen. Esaldi bat itsatsi zitzaidan burmuinetan: "Bi aste jendez betetako ontzi ahul batean, ezertarako lekurik gabe, posturarik aldatu edo hankarik luzatu ezinik." Edozein olatuk noizgura txalupa irauli eta bertan itotzeko arriskuaz gain, jomuga harrapatuta ere atzerrian sosik eta paperik gabe geratuko dela jakiteak eragin behar duen itolarriaz landa, bi asteko sufrimendu fisiko ikaragarria. Bi asteko tortura. Oinaze edo estirarenaz gain, beste adiera bat ere badu hitz horrek, baita ezaugarri komunak ere: neke fisikoa, zaurgarritasuna, mina, izua... Bigarren adiera honetan nahita eraginak. Neke fisikoa: lo egiten ez uztea, zutik egon beharra. Zaurgarritasuna: "Hire arreba ere atxilotu diagu". Min fisikoa: elektrodoak, kolpeak, bainuontzia, poltsa. Izua: "ez dakik nola gozatzen duen hire arrebak barruraino sartzen diodanean".
Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.