pilota eta jokoa hertsiki loturik egon dira beti. Eta bataren gainbeherak dakar bestearena ere. Pilotariak sortzen dira oraindik, artekaririk ez. Hogei urte barru ez da bat bera geldituko. Aldiz, beste joko mota batzuk gorantza doaz etengabe. Hainbat herritan jokorako lokalak irekitzen ari dira eta sareak horretarako mila aukera eskaintzen ditu. Dozenaka plataforma ari zaizkigu -kanpoko zein hemengoxe- eskuko telefonotik bertatik apustu egiteko amua bota eta bota. Zorizko jokoei buruzko hainbat datu jakingarri hedatu ditu asteon José Cesar Perales psikologo adituak: • Zenbait joko-moldetan mozkinen %76 jokalari patologikoen bidez eskuratzen dute. • Sareko poker jokoan irabazle handi bakoi-tzeko 200 galtzaile handi daude. • Apustuzaleek badute beren buruari aldi baterako debekua ezartzeko aukera, baina zerrenda horiek ez daude Autonomia Erkidegoen artean konektaturik. • Apustu-etxe batzuek jokalari ohiak identifikatu izan dituzte, eskaintza bereziak egiteko. • Jokalari patologiko gehienek aitortu dute 18 urte egin baino lehen hasi zirela jokatzen, eta legez debekatua zuten lokaletan. • Jokorako gailuen egitura espresuki diseinatuta dago adikzioa biderkatzeko.
NOTICIAS DE GIPUZKOAn argitaratutako iritzia. Jarraitu irakurtzen.