Francisco González Tejeraren Tormenta en la memoria liburutik hartutako kontakizunaren laburpentxo bat da honakoa:
Sor Amparo zen Las Palmasko Haurren Etxean sentiberatasun pixka bat erakusten zuen pertsona bakarra, hark babesten zituen haurrak. Saiatzen zen haurrak mozkor-mozkor eginda etorritako apaiz eta falangisten atzaparretatik libratzen, haiek bereizi egiten baitzituzten gehien gustatzen zitzaizkienak, ondoren bortxatzeko. Kanarietako elizak ez zuen begi onez ikusten Sor Amparo, “komunista” etiketa jarria zioten. Zergatik? Besterik gabe, haurren aurkako sexu erasoak eta jipoiak eragozten zituelako. Baita haurren salerosketa ere, Haurren Etxeko arduradunek saldu egiten baitzituzten falangistek hildakoen umezurtzak.
Moja hura zen Mugimendu Nazionalaren zentro hartan zegoen itxaropen eta goxotasun oasi bakarra. Haurrak lasterka joaten ziren Sor Amparo besarkatzera, lekaime haren babesa bilatzen zuten tortura fisiko eta psikikoei ihes egiteko, San Jose auzoko Don José Martel apaiz sadikoak olibondo-zumitzez jo ez zitzan. Don Jose irletako oligarkiaren lagun mina zen, kanarietako genozidioaren erantzule, milaka errepublikar eta anarkistaren hilketa eta desagerpenen errudun.
Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.