Kakademia

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko ots. 5a, 09:12

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Gizartea aldatzen den heinean, hizkuntzak ere mudatu egiten dira. Trataerak -berori, zu, hi...-, hitzak, esamoldeak, etengabeko bilakaeran doaz. Ezarian-ezarian, erabilerak normaltzen ditu hasieran belarrien kolpatzaile gertatzen diren esan-moduak. Ulermena eragozterainokoak izan daitezke aldaketak baina, testuinguruan jarrita, menderik mende baliagarri izaten segitzen dute mintzairek. Shakespeare, Cervantes edo Lazarraga maila itxurosoa duen edozein ingeles, gaztelera edo euskal hiztunek goza ditzake gaur egun ere.

Batzuetan pentsa liteke hizkuntz akademiek -ingelesak ez du halakorik- uzkur samar jokatzen dutela aldaketekiko, harresi lana egiten dutela. Egin beharra ere ba ote den begitantzen zait, zenbait hitz eta esamolde berri gustuaren eta gozamenaren aurkako atentatuak izaten baitira, belarri-kolpatzaile ez ezik. Egokitzapenak ez du, ordea, hizkuntzaren araberakoa soilik izan behar, gizartearen eta justiziaren eboluzioaren baitakoa baizik.

Jarraitu iritzia irakurtzen Noticias de Gipuzkoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide