Kalean ere otso

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko aza. 20a, 09:30

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Neska gazte madrildar baten bortxaketak astindu gintuen iazko sanferminetan. Barka, “ustezko” bortxaketa idatzi behar da. Bost gizonek denetarik egin zioten Iruñeko ezkaratze batean. Bost ustezko gizonek. Festaz festa harrapakin bila ibiltzen zirela ageri da haien Whatsapp mezuetan, droga ere erabiltzen zutela ehizakien borondatea makurrarazteko, baina ustezko gaizkile izaten jarraitzen dute epaiak besterik adierazten ez duen bitartean. Hala beharko du, hala behar du, baina barrua sutzen du haiei buruz hainbesteko zuhurtziaz mintzatu beharrak, neskaren jokaera jada epaituta dagoenean. Otsoetako batekin musuka aritu zen kalean. Frogatuta dago, beraz, neskatilaren arinkeria, ez da ustezko urdanga. Zer heziketa-modu eman ote diote etxean!

Heziketaren garrantziaz oharturik, Espainiako Gobernuak gazteen alkohol-kontsumoa eta eraso sexistak lotzen dituen kanpaina bat atera du. Berehala erretiratu dute, baina hor geratu da. “El 68,2% de los menores de edad han consumido alcohol en el último año. Su consumo continuado ocasiona daños físicos y genera conflictos familiares” dio mutilei buruzkoak. Neskei dagokienari beste gogoeta bat erantsi diote: “Tras su consumo, se constata un mayor número de relaciones sexuales sin protección o no consentidas.” Mezu horrek bortxatzaileen jokaera arintzen du, eta biktimena larritzen. “Ezpainak margotuta, eskote handia, gona motzak... eta gainera mozkortuta. Hori probokazioa ez bada!” pentsatu du norbaitek Espainiako Osasun, Gizarte-zerbitzu eta Berdintasun?!?! ministerioan. Hori guztia iaz Iruñean gertatu zen ustezko erasoa epaitzen ari diren aste berean.

Jarraitu Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzia irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide