Negu demografikoa

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2015ko urr. 19a, 09:33

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Gure aurreko belaunaldietan ia denak ziren familia ugariak, guk baino askoz lehengusu-lehengusin gehiago izaten zituzten oro har. Une honetan, 8 senide edo gehiagoko 18 familia daude EAEn. 18, hamar gehi zortzi. Duela 150 urte haurren erdiak 12 urte harrapatu baino lehen hiltzen ziren, orain, ostera, erdiak 84 urtera heltzen dira. Duela 40 urte gazteen kopurua oraingoaren bikoitza zen, eta erretiroa hartutakoena ordukoaren bikoitza da orain.

“Hirukide”k, EAEko familia ugarien elkarteak, atzo burutu zuen VII. kongresua. Bertan mintzatu ziren adituek datu eta iritzi jakingarri asko eman ziguten. Egoeraren irakurketa ezkor samarra egin zuen aditu batek esan zuenez, aitona edo amona lau ilobaren artean zaintzetik iloba bat lau aiton-amonaren artean zaintzera pasatuko gara hamarkada gutxi batzuetan. “Negu demografikoa” bizi dugula esan zigun, eta joera honek jarraitzen baldin badu ongizate estatua bideraezina izango dela, suizidio kolektibo batera goazela.

Haurren egoera kezkagarria da: umeen arteko pobreziaren datua orokorra baino altuagoa da. Kongresura bildutako adituek beste ondorio hau ere partekatu zuten, agintariek berretsia: egungo erakunde eta legeek gehiago babesten dituzte zaharrak haurrak baino. Jakina, umeek ez dute boto eskubiderik.

Suediako emakume baten lekukotasuna ere en-tzun ahal izan genuen atzo Bilbon. Bost seme-alabaren ama da, ekintzaile ezaguna. Familiek, familia ugariek batez ere, hemen baino askoz laguntza handiagoak dituzte han. “Hemen” hori ere zehaztu beharko genuke, laguntzak oso bestelakoak baitira Irunen eta Hendaian, baina tira... Datu hau aski da Suediako familien babesa zenbaterainokoa den hautemateko: seme-alabak hazi eta heztera dedikatzen den gurasoak lau urteko kotizazioa izaten du haur bakoitzeko.

Jarraitu Xabier Euzkitzeren iritzia irakurtzen hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide