Kontrol teknologikoa pandemian

Erabiltzailearen aurpegia Rina Cabeza 2021ko uzt. 1a, 08:00

Rina Cabezak ekaineko Maxixatzen aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Kontrol teknologikoa pandemian'.

Pandemia garaian hainbat aplikazio berri merkaturatu dira; kasuak kasu, koronabirusaren agerpenarekin garatutakoak. Horiek, smartphoneen GPS sistemari esker, langileriaren mugimenduen gaineko kontrola ekarri dute. Software horien jabeek edota horietan inbertitu duten agente kapitalistek mugimenduak geolokalizatzeko eta monitorizatzeko aukera dute.

Teknologia horiek mundu mailako hainbat herrialdetan gero eta garatuagoak daude, biometria –ezaugarri edota mugimendu fisikoen bidez, pertsonak identifikatzeko teknologia– inplementatuz, kameren bidez, norbanakoak masiboki identifikatzeko aukera dute. Euskal Herrian, horrelako teknologiak garatzeko 1,5 milioi euro inguru inbertitu zituzten 2019. urtean.

Beraz, argi dugu teknologia horien garapenari esker, agente kapitalistek langileriaren eguneroko bizitza koltrolatzeko aukera dutela. Aurpegi-azterketa inplementatu duten teknologiak, gure mugimenduak geolokalizatzeko teknologiak –gehi norekin eta non egon garen jakiteko teknologiak– langileriaren eguneroko ogia izatera pasatuko dira, dagoeneko ez badira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide