Hizkuntza-berdintasuna: ipuina eta ametsa

Erabiltzailearen aurpegia Pako Sudupe 2021ko mar. 10a, 09:19

Pako Sudupek 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Hizkuntza-berdintasuna: ipuina eta ametsa'.

Oraindik orain izan dugu Ama-hizkuntzak: denon ondarea deritzan artikulua irakurtzeko parada prentsan. Valentziar Gorte, Galiziako eta Balear Uharteetako eta EAE eta Nafarroako parlamentuetako presidenteek sinatua, Unescok otsailaren 21ean Ama-Hizkuntzen Nazioarteko Eguna ospatzen duela profitaturik. Esanguratsua begitantzen zait Kataluniako Parlamentuko presidenteak sinatu ez izana. Zergatik ote?

Baina gatozen artikuluaren mamira. Aipatzen dute idazkiaren sinatzaileek erantzukizun publikoak dituztela bi hizkuntza ofizial dituzten autonomia-erkidegoetan, eta horregatik, bi hizkuntza ofizialak berdintasunean eta inolako diskriminaziorik gabe gero eta normalizatuago erabiltzen saiatzen direla. Aldi berean, babes berezia ematen omen zaie hizkuntza mendeetan gutxitutakoei:

"Izan ere, herri-administrazioek bermatu egin behar dute herritarrek bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko duten eskubidea, bai eta hizkuntza horien ezagutza bermatuko duten hizkuntza-politikak gauzatzekoa ere. Esparru horretan ere esperientzia handia dugu hizkuntza koofizialen normalizazioan eta hizkuntza horiek ikastea bermatuko duten hezkuntza-sistemak sustatzen".

Zer pentsatuko eta/edo sentituko ote dute nafar euskaldunek aldatu ditugun hitz autokonplazentziazko horiek irakurrita? Eta EAEko euskaldunok? Gure eguneroko bizitzan zenbat aldiz utzi behar izaten dugu ama-hizkuntza edo hitz egin nahiko genukeen hizkuntza alde batera, eta gaztelaniara igaro?

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide