Honela, hausnarketa gisa, zertzelada batzuk aipatu nahi ditugu:
-Benetako giza ekologiarekiko baldintzak babestu.
-Mundua hobetzeko eta zaintzeko asmo guztiak aldaketa sakonak dakartzate nahiz bizitzaren modu desberdinetan nahiz kontsumo eta ekoizpen eretan nahiz gizartean indarrean dauden sendotutako aginte egituretan.
-Ingurunearen arazoak sustrai etikoak eta espiritualak dituzte.Hauek ez teknikan soilik baizik eta gizakiaren aldaketan irtenbideak bilatzea gonbidatzen gaituzte zeren eta honela izango ez balitz sintomei aurre egingo geniekelako soilik.
-Ingurunearen krisiarekiko konponbide zehatz gehienak ezin zapuztu ahal izango dira boderetsuen gaitzezpenarengatik soilik baita besteon interes faltagatik ere. Batzutan arazoa ukatzen da, axolagabea izan ohi da edo konponbide teknikoen aurrean etsitzen dugu.
-Kontsumismoa paradigma teknoekonomiko gisa eta kontsumitzaileen ardura. Erostea ekintza ekonomikoa da ala, aldi berean, morala baita ere?
- Nola kudeatu daitezkeen lurrean jasotako onurak zer eratara ulertu dugun adieraziz bidali mezua munduari.
Idatzitako hau guztia laburpen gisa har daiteke entziklikak ekologiari alberdi anitzetatik heltzen baitio.
Galdera batekin amaitu nahi dugu: ekologiaren gune izateko, benetako gisa ekologia sortzeko edota hedapen osoko bizia ezartzeko gai izango ote gara?
Honek izan behar du gure erronka.