VI. Orbel Jokuek

Baditugu VI. Orbel Jokuetako helduen eta gaztetxoen finaletako taldeen izenak

Ezagutzen ditugu datorren zapatuan, abenduak 14, Elkargunean jokatuko diren talde finalisten izenak.

Datorren zapatuan, abenduak 14, VI. Orbel Jokuen final nagusia jokatuko da Elkarguneko Intsausti aretoan, 17:00etatik aurrera. Helduen mailan, 'ELKUE', '3.a ezkerreta' eta 'Erniarraitz' taldeek jokatuko dute finala. ELKUE taldeak orain arte eskura zitezkeen puntu guztiak batu ditu —52—. 3.a ezkerreta taldeak, berriz, 50 puntu batu ditu, eta Erniarraitzek 47.

Gaztetxoen mailan, berriz, 'EGA' taldea zuzenean sailkatu da finalera 19 punturekin, baina gainerako bi finalistak erabakitzeko proba bat jokatu beharko dute finalaren aurretik 'Txantxangorri Axkoittiarrak', 'Betittik eta betiko' eta 'Ezdakiat' taldeek. Hiru taldeak 18 punturekin daude, eta proba gainditzen duten lehen bi taldeak sailkatuko dira final nagusira. Hona hemen helduen eta gaztetxoen azken probetako erantzun zuzenak eta sailkapen taulak:

 

Helduen probako erantzun zuzenak

  1. Zein izan zen Azkoitiko Bandaren lehenengo zuzendaria? Juan M. Etxaniz.
  2. Zenbat zuzendari izan ditu bandak 150 urtean? 13.
  3. Zer goitizen zuten bandako zuzendari izan ziren hauek? Jose Agustin Kuende, Jose Zubizarreta, Jose Elorza Manzisidor, Eusebio Alberdi

    - Jose Agustin Kuende Ollorokua

    - Jose Zubizarreta Expoxo

    - Jose Elorza Manzisidor Xurdo

    - Eusebio Alberdi Txulo

  4. Zein izan ziren bandaren lehenengo hiru entsegu lekuak? Balda Etxea, gaur egungo udaletxeko ganbara eta Lonja edo Alondegia (gaur egun Torre zuri aretoa).
  5. Bandako musikarien trajearen zer atal ordaintzen zuen udalak XX. mendearen erdialdera arte? Txapela.
  6. Azkoitiko zer konpositorek ondu zituen Cabalgando eta A bailar piezak? Joxe Mari Joaristirenak.
  7. Zenbat denborara hasi zen Azkoitiko musika banda Cliff Richardsen “Congratulations” jotzen hark Eurovisionen aurrenekoz kantatu ondoren? Bi astera.
  8. Nork konpondu zuen bandaren estandartea 1993. urtean? Santa Kutzeko mojek.
  9. Zenbat kobratu zuten egindako lana? 600.000 pezeta.
  10. Zertara joaten zen Azkoitiko Musika Banda Iraetara, urtero, irailaren 20an? Tropa frankistak herrian sartzear zirela Juingo kartzelatik alde egindako presoak Iraetan fusilatu zituzten. Tartean zazpi azkoitiar zeuden eta haien omenaldian jotzen zuten urtero irailaren 20an.
  11. Zer urtetan ekarri zuten Cavaille Coll organoa Azkoitira? 1898an.
  12. XX. mendeko 60. hamarkadan soldaduskara joan behar izaten zuten mutilek. Bandako kide zirenei eskupekoa ematen jarraitzen zuten, nahiz eta bandako eginkizunak bete ezin. Zeren truke ematen zien bandak diru hori? Soldaduskatik itzulitakoan bi urte. Gutxienez, segi behar zuten bandan jotzen.
  13. Bandako zer lau musikarik jaso dute bandaren omenaldia?

    Luis Alberdi Aginagalde Txungurrun

    Juan Manuel Elorza Txanbolin

    Antonio Arenas Txalkor

    Candido Beristain Maltiempo

  14. Zenbagarren egin zuen Azkoitiko Musika Bandak 1976ko Gipuzkoako Banden I. Lehiaketan? Bosgarren.
  15. Urriaren 12an Donostiara joaten ziren banda guztiak Franco hirian zehar zebilen bitartean Espainiako ereserkia jotzera. Zer kaletan jotzen zuen Azkoitiko bandak? San Martin azoka eta Aldapeta arteko kalean.
  16. Entseguetara joaten ez baziren, isuna ordaindu behar izaten zuten bandako kideek. Zer egiten zuten isunen bidez bildutako diruarekin? Santa Zezilia egunean egiten zuten bazkaria ordaindu
  17. Zenbat diru jarri zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak plazako kioskoa eraikitzeko? 200.000 pezeta.
  18. Zein hiru emakume izan ziren bandan jotzen lehenak?

    Mailu Garmendia Txota

    Edurne Viguera

    Arbil Elortza Txanbolin

  19. Zergatik eten zuen udalak bandaren jarduna 1904an? Bandako kideek soldata igoera nahi zuten, udalak eskaintzen zienari gutxiegi iritzita. Bien arteko soka gehiegi tenkatu eta udalak bere menpekoa zen bandaren jarduna etetea erabaki zuen.
  20. XX. mendearen 2. erdialdean hiru orkestina ari ziren Azkoitian. Eman izenak. Dimas, Beti-Alai eta Orkestina.
  21. Zer musika taldeko zuzendari izan ziren ‘Txulo’, ‘Penttapo’ ata ‘Txoperra’? Xoxote txaranga.
  22. Familia bereko bi edo hiru kide aritu izan dira bandan. Aipa itzazu horietako hiru familia. Beristaindarrak, Elortzatarrak, Arenastarrak, Condetarrak...
  23. Zer pieza moldatu zuen Kandido Beristainek, Carlos Garaikoetxea EAEko lehendakari zela, herriko plaza eta Floreaga auzoko bide berria inauguratzera etorri zenean? 'Gora ta gora Euzkadi'
  24. Zertan aritu zen Juan Cruz Conde musikaria bi urtez? Bandako partiturak txukundu eta sailkatzen.
  25. 2019ko azaroaren 23an Iraurgi Abesbatzak, Sahatsa Dantza Taldeak eta Azkoitiko Musika Bandak ‘Pirinioen Magalean’ emankizuna eskaini zuten Baztartxo Antzokian. Zer pieza jo zituen bandak? Jota, Bizeten Etxalarko Karmen, Bidasoako bilduma, Ravel-en boleroa, Matalaz eta Etxahun Iruriren Agur Zuberoa.

 

Taldeen puntuak

 

                                    1. proba       2. proba      3. proba      Guztira

Erniarraitz

      12

      10

     25

               47

Gora  BIhotzak

      11

      10

     24

               45

Trikitilariak

      12

      10

     23

               45

3 zalduntxuk

      11

      10

     24

               45

Laiamat

        9

      10

     24

               43

Antxitxikalaixek

      12

      10

     24

               46

Karakol zopie

      12

      10

     18

               40

Teo Orbel Jokotan

      12

        5

     24

               41

Gaztañek danboliñin

      12

      10

     —

               22

ELKUE

      12

      15

     25

               52

Artetxetarrak

      12

      10

       5

               27

AEK-ko Beteranoak

      10

      10

     —

               20

3.a ezkerreta

      11

      15

     24

               50

 

Gaztetxoen probako erantzun zuzenak

1. XIX. mendean erabili zuen bandak eraikin honetako areto bat entsegutarako eta herriko musikari nagusiak ere han ematen zituen eskolak.

Balda Etxea.

2. XX. mendearen hasieran erabili zuten Joxe Lizardi arkitektoaren gidaritzapean1730ean eraikitako eraikin honen azken solairua.

Udaletxeko ganbara.

3. Urte luzez Azkoitiko ‘mantekau’ gozoena saltzen zuen gozoki denda ezaguna. Musika Bandaren entsegu leku izan zen garaian zer izen zuen?

Lonja edo Alondegia.

4. Gaur egun herriko erabakiak bozkatzen diren gela.

Udal Batzar aretoa.

Kultur Etxeko azken solairuan.

6. 90. hamarkadan Azkoitian arte eszenikoetan aritzen ziren taldearen bilgune bilakatu zen eraikin hau. Dantza, musika eta abesbatza, denak teilape berean. Bitxia da garaiko tresna modernoenak, ondo hornitutako entsegu lekuak eta areto handiak izanik ere, txikitasun markari eustea aretoak.
 
Baztartxo.
 
 
7. 2015az geroztik, etorkizunean bandako balizko kide izango diren eskolatuen ondo-ondoan aritzen da Azkoitiko Musika Banda.
 
Elkargunea.
 
 

Taldeen puntuak

 

Taldea

      1. proba

       2. proba

 

   GUZTIRA

 

HIRUBAT

            9

           2

           11

LOKUMUXE

          12

           5

           17

EGA

          12

           7

           19

TXANTXANGORRI AXKOITTIARRAK

          12

           6

           18

INMORTAL597

            4

           4

            8

BIXKORRAK

          12

           —

           12

IUUU

          11

           —

           11

BETTITTIK ETA BETIKO

          12

           6

           18

ORBELAXEK

            8

           —

            8

AXKOTTIARRAK

          12

           —

           12

EZDAKIAT

          12

           6

           18

MATXINSALTUK

            6

           1

            7

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide