Zalantzarik ez, filosofiaren arloan egiten den itzulpen oro hizkuntzen arteko elkarrizketa emankorra izan ohi da. Alfonso Sastrek artikulu batean zioenez: «Los traductores también piensan» (Itzultzaileek ere pentsatu egiten dute). Itzultzaile onak sortzaileak dira-eta, ezinbestez.
Alabaina, kontua ez da soilik kanpoko filosofoak euskarara ekartzea; ez eta euskal pentsaera sendotzea filosofia euskaraz eginez ere. Aitzitik, helburu horiek ez dira beteko, erabiltzen dugun hizkuntzaren baliabide filosofikoei buruz hausnarketa kritikoa egin ezean. Hain zuzen ere, behar-beharrezkoa zaigu ikertzea zeintzuk diren euskararen aukerak... —kopiak, mutanteak, eta kreolera mamigabeak baztertzeko.
Hari horretara, Joxe Azurmendik azaltzen digu Herri Gogoaizeneko liburuan nola nabarmendu zuten XIX. mendeko filosofoek lotura bat dagoela gogoeten eta hizkuntzen artean. Azurmendik Wilhelm von Humboldten tesi hau dakarkigu gogora: «Lurra, gizakia eta hizkuntza, banaezinki batean haziak dira».
Jarraitu Elena Martinezen erreportajea irakurtzen Berria.eus-en.