WebLearner EHUko ikerketa taldea haurrek mugikorraren zer erabilpen egiten duten eta familiek horri buruz zer pertzepzio duten ikertzen ari da. EHUko ikerketa talde finko bat da WebLearner, eta bere helburu nagusia da Hezkuntza Teknologiaren ikasketa eremuan sakontzea.
Ikerketa aurrera eramateko, galdetegi bat prestatu dute; hogei galdera erantzutea eskatu dute, hiru minutu eskasean. Honako lotura honetan bete daiteke galdetegia. Datuak guztiz konfidentzialak dira, eta ikerketaren emaitzak WebLearner webgunean jarriko dituzte ikusgai.
Jaso Burue! taldeak galdetegia erantzutera animatu nahi ditu familiak, horrelako ikerketek mugikorrak gure seme-alaben gainean duten eta izango duten eragina hobeto ulertzen laguntzen baitigute. Jarrai dezagun denok batera gure seme-alabek mugikorren erabilera egoki bat egin dezaten lanean. Jaso burue!