azaroak 24-Azkoitia Dantzari

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2024ko aza. 11a, 11:17

San Andres eguna hurbiltzen ari baita eta, azaroaren 24an , Musika Eskolako dantzariak, txistulariak, panderojoleak eta trikitilariak, Txalkor Txistulari Taldearekin elkarlanean kalean zehar ibiliko dira 11etatik 12:30etara hainbat doinu eta dantza eskainiz. Dantzariak eta musikariak beraien dantzekin eta doinuekin festa giroan egun hori ospatuko dute. Bestalde, 12:30etan, Plaza Dantzak egongo dira Goikolosan ALAKEN Taldeko musikariekin.

Arratsaldean, Baztartxo Antzokian, 19:00etan, “XIRRI XARRO”, Iraurgi abesbatza, Musika Banda eta Sahatsaren ikuskizuna.
**Oharra: Eguraldiak laguntzen ez badu, bi emanaldiak Elkarguneko “Herriko plaza” aretoan izango dira.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide