2024-25 Ikasturtean: irailaren 9an eskolen hasiera izango da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2024ko eka. 28a, 17:06

Irailaren 9an “BIZKARGI” Musika eta Dantza Eskolak 2024-25eko ikasturte berriari hasiera emango dio eskaintza honekin: Haurrentzako  Musika Hezkuntza Goiztiarra (0-2 urte) / Musika Tailerrak: (3-6 urte) / Dantza Tailerrak: (4-6 urte). Guztientzako: Musika Hizkuntza – Harmonia – Abesbatza – Euskal Dantza – Kantua.
Instrumentuak: Pianoa, Biolina, Akordeoia, Zeharkako Flauta, Klarinetea, Saxofoia, Tronpeta, Tronpa, Tronboia, Tuba, Bonbardinoa, Perkusioa, Gitarra, Gitarra Jazz, Bateria, Trikitixa, Panderoa, Txistu. Helduentzako: Euskal Dantza eta Musika Tailerrak. Irailaren 2tik 6ra matrikulatzeko azken epea irekita egongo da,baina bakarrik plazak libre dauden ikasgaietan. Informazio gehiago nahi izan ezkero, posta elektronikoaren bidez egin daiteke: bizkargi@bizkargimusikaeskola.eus eta lehenbailehen erantzuna eramango zaio edo 943-851070 zenbakira deituta.

IRAILAREN 1etik 6arte IDAZKARITZA irekita egongo da, goizez 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldez, 4:00etatik 6:00etara. 

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide