Zeharkako txirularen aurkezpena: otsailak 22 eta 25

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2021ko ots. 22a, 13:48

Txirula, instrumenturik zaharrenetako bat da. Egurrezko familiakoa da baina  zilarrezkoa edo urrezkoa izan daiteke.Txirula-mota asko daude baina hemen aurkeztuko duguna zeharkakoa da. Orkestretan oso erabilia izan arren, jazzen, flamenkoan eta musika zeltiarran ere asko erabiltzen da.
Nola jotzen da?: lurrarekiko ia paralelo eusten da, eta jotzailearen eskuin aldera kokatzen da. Txirula-jotzaileak ezkerraldeko muturrean dagoen zulotik putz egiten du eta gainontzeko zuloak itxiz edo irekiz giltzen bidez  , soinu ezberdinak lortzen dira.
Haize-zutabea zenbat eta luzeago izan, soinua orduan eta grabeago izango da. Oso tresna bizkorra da, horregatik jotzaileak abiadura handiko pasarteak interpreta ditzake. Bestalde, “Piccoloa” daukagu; musika tresna hau, fisikoki zeharkako txirula bezalakoa da baina tamaina txikiagoarekin. Doinua antzekoa da, zortzidun bat altuagoa. Hona hemen: Flautarako eta arparako Kontzertua Do Maiorren K299

 

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide