Urtarrilaren 29ko ohiko bilkuraren irakurketa egin du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2025ko ots. 1a, 08:56

Joan den asteazkenean egindako bozketan abstenitu egin zen EH Bildu. (Andoni Elduaien)

Joan den asteazkenean egin zen udalaren urtarrileko osoko bilkura, eta honako hauek izan ziren jorratzeko gaiak: batetik, Azkoitiko '10 HE Txalon Erreka Ekialdea 10 Sektoreko 10.3' izena duen subpartzelaren xehetasun azterlanaren behin betiko onespena; eta bestetik, herriko kale garbiketa zerbitzua emateko kontratuaren esleipenaren onespena.

Joan den asteazkenean egin zuen udalak urtarrileko ohiko udalbatzarra, eta han, besteak beste, Txalonerrekako gune batean inguruko xehetasun azterlana eta herriko kale garbiketaren kontratuaren onartzea erabaki zen.

Txalonerrekako 10.3 gunean azterlanak egiteko onespenari dagokionez, EH Bildu abstenitu egin zen. Txalonerrekako proiektua izan da hogei urte luzez Azkoitiko herriak izan duen hipotekaren arrazoia. Zalantza handiak sortzen dizkigu proiektu horren egokitasunak, baina udalak 2006-2008 urteen artean hainbat enpresekin hartutako konpromisoei erantzuteko betebeharra du. Orain, hogei urte beranduago, proiektu hori egin egingo da, baina herritarrentzako eta auzotarrentzako kostu izugarriarekin.

Gure asmoa ez da enpresak egin asmo dituen azterlanak oztopatzea. Proiektua desegokia dela iruditzean zaigu, baina garai hartako udalak herriaren kontura hartu zituen konpromisoak betetzeko obligazioa dugu.

2024ko abenduko ohiko bilkuran Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari (HAPO) buruzko gure proposamenean azaldu genituen arrazoiengatik, abstenitu egin gara.

Bestalde, herriko kale garbiketa zerbitzua emateko kontratuaren esleipenaren onespena eztabaidatu zen udalbatzarrean. Euskadiko Autonomia Erkidegoaren 2/2016 Legeak, kale garbiketa zerbitzua udalerrien eskumen propio bezala sailkatzen du.

2016an, Azkoitiko kale garbiketa zerbitzua Serbitzu Elkartea enpresari esleitu zitzaion. 2022an amaitzen zen kontratua, baina udalak beste hiru urtez luzatu zuen hitzarmena. Guztira, bederatzi urteko kontratua eman zaio Serbitzu Elkarteari. Denbora horretan guztian berari bakarrik eman zaio aukera gure herriko kale garbiketa kudeatzeko.

Uztailean hasi genuen kale garbiketaren kontratua berritzeko prozesua eta lizitazioa. Sei hilabete beranduago onartu den kontratu hau hurrengo lau urteetarako izango da, eta urtebetez luzatzeko aukera izango du udalak.

Kale garbileta udalaren eskumena dela eta dimentsio ekonomikoa oso handiko kontratua dela kontuan hartuta –1.094.188,83 euro ordaindu beharko dira urtean, BEZa barne–, gure iritziz, udalak egindako gestgioa ez da egokia izan.

Azken urteetan kritika ugari izan dira herritarren aldetik kale garbiketari dagokionez. Egon diren arazoak ez errepikatzea eskatzen dugu, Azkoitiko herriak merezi duen garbiketa zerbitzua izan dezan. Udalari dagokio kaleak garbi eta txukun izatea. Horregatik guztiagatik, abstenitu egin gara.  

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide