Beittu!

Julene Urzelai kide zen Emakume Abertzale Batzaren inguruko erreportajea egin dute 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko mai. 7a, 13:17

EABren zuzendaritza osatzen zutenak, 1938ko apirilean, Bartzelonan. (Sabino Arana fundazioa)

Ehun urte bete dira gaur Emakume Abertzale Batza sortu zenetik, eta Berria egunkariko Gotzon Hermosilla kazetariak talde haren inguruko erreportajea ondu du. Tartean, EABko kide zen Julene Urzelairen iloba zen Tegi Urzelairekin hitz egin du.

Ongintzan, irakaskuntzan, emakumeen prestakuntzan eta abertzaletasunaren hedapenean lanean aritu zen hainbat urtez Emakume Abertzale Batza, frankismoak zapuztu zuen arte. Gaur, maiatzak 7, ehun urte bete dira talde hura sortu zenetik, eta Berria-ko Gotzon Hermosilla kazetariak talde haren historia hizpide duen erreportajea landu du. EABko kide zen, besteak beste, Julene Urzelai (Azkoitia, Gipuzkoa, 1912 Caracas, Venezuela, 1983), eta beste hainbat emakumerekin hitzaldiak ematen aritu zen hura mitinetan eta batzokien inaugurazioetan.

Haren iloba Tegi Urzelaik (Azkoitia, Gipuzkoa, 1945) azaldu duenez, Caracasetik Euskal Herrira itzuli zen egun batean —gerra ostean Caracasera erbesteratu zen Julene Urzelai— ezagutu zuen izeba: "Lehenengo aldiz etorri zenean, ni umea nintzen, eta ez daukat gogorapen askorik, baina geroago hobeto ezagutu nuen. Oso emakume alaia zen: agurtzeko, 'gero arte' esan ohi zuen, handik Caracasera joan behar bazuen ere".

Honako lotura honetan irakur daiteke Berria egunkariak egindako erreportajea, osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide