Egiaren aldeko grina

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2021ko urt. 8a, 13:21

Koldo Campos Sagasetak eta Aitor Arruti Rezabalek Amamaren Kutxan egindako ekarpen berria: 'Egiaren aldeko grina'.

Ameriketako Estatu Batuetan urak uher dabiltzan honetan, komeni da Benjamin Bradlee bezalako kazetariak gogoan izatea. The Washington Post egunkariko editorea izan zen 1965etik 1991ra, eta hedabide horrek, Nixon presidentea botatzeko Watergate kasua agerian utzita, bikoiztu egin zituen bai tirada, bai irakurleen sinesgarritasuna.

Hil baino urtebete lehenago, Obamak Askatasunaren Domina eman zion Bradleeri 2014an, "egiaren aldeko grinagatik, eta egia bilatzen nekaezin ahalegintzeagatik".

Egiaren aldeko grinak, ordea, 35 urteko kartzela-zigorra ekarri dio Chelsea Manning AEBetako inteligentzia analista ohiari, egia ezagutarazteagatik. Egiaren aldeko grinagatik, Edward Snowden CIAko agente ohia klandestinitatean bizi da, egia argitara atera zuelako. Egiaren aldeko grina dela eta, Julian Assange Londresen preso dago, AEBra estraditatzea saihestu berritan.

Manningen, Snowdenen eta Assangen ustez, jendeak egia jakin behar du, herritarrak ez dira etengabe engainatu beharreko adin txikikoak, eta gobernuak ez du eskubiderik herritarrei gezurra esateko.

Hiru horiei ez diete inoiz Askatasunaren Dominarik emango.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide