2014an, hil baino urtebete lehenago, Obama presidentearen eskutik jaso zuen Bradlek Askatasunaren Domina, herrialdeko saririk entzutetsuena, "egiarekiko grinagatik eta egia nekaezin bilatzeagatik".
Egiarekiko grina horrek berak, ordea, 35 urteko kartzela-zigorra ekarri zion AEBko inteligentzia-analista ohi Chelsea Manningi, egia sekretua izan behar duela ez onartzeagatik; Julian Assange preso dago, egia ez dela debekatu behar sinesteagatik; Edward Snowden CIAko agente ohia klandestinitatean dago, egiaren aldeko grina horregatik beragatik, ez baitu uste egia ezkutatu behar denik. Manningek, Snowdenek eta Assangek uste dute egia jendearena dela, jabetza publikoa, herritarrok ez dugula izan behar adin txikiko jende engainatua, eta gobernuek ez dutela herritarrei gezurra esateko eskubiderik. Hiruretako inork ez du inoiz Askatasunaren Dominarik jasoko.
Orobat, hala esan zuen Bradlek: “Kazetaritzaren funtsa egia aurkitzea eta kontatzea da”. Bai, egia da, baina… zer espetxetan?
Koldo Campos Sagaseta
Aitor Arruti Rezabal