Etzi, larunbata, Gasteizen egingo den Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik! manifestazioarekin bat egiten du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak. Bide batez, ondorengo mezua ere helarazi nahi izan du Kontseiluak.
Aurreko astean publikatu zuten Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plangintza Sektoriala deiturikoa. Eusko Jaurlaritzak plangintza estrategikotzat saldu duen arren, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak garbi du, oligarkia finantzarioaren interesetara egin diren banakako proiektuen batura hutsa dela; energia trantsizio kapitalista kaotikoaren eta suntsitzailearen formalizazioa besterik ez da.
Energia berdearen trantsizio hau iruzur hutsa dela azpimarratu nahi dugu, basakeria kapitalistaren beste adibide bat. Horregatik, larunbatean Euskal Herria Bizirikek deitu duen mobilizazioan parte hartzeko deia zabaltzen dugu.